Bilera egingo du gaur Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdea dinamikak
Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdeak eskualdeko bigarren asanblada irekia egingo du gaur. Oraingoan, Bermeon batuko dira. Asanblada ireki horretan parte hartu gura duten horiek 19:00etan egon beharko dute Goiko Plazako Kabidxe gune sozialean.Gaurko ...
Gaurko batzarrean landuko dituzten gaiak, beste batzuen artean, honakoak izango direla aurreratu dute: Gernikako Munduko Arrozak, Bermeoko Txosna Batzordearen proposamena, uztailaren 14rako antolatu den Bamako Maitia filmaren emanaldia, Mundakako Ongi Etorri Errefuxiatuak horma irudia eta ume errefuxiatuekin txangoa Urdaibaitik.