Bihar EH Pool Txapelketaren bigarren proba lehiatuko dute
Basque Pool Series txapelketako proba hartuko du Gernika-Lumoko skate parkeak. 17:00etan hasiko da. Parte hartu gura dutenek bihar eman behar dute izenaBasque Pool Series Txapelketaren hiru probetako bat jokatuko da bihar, Gernika-Lumoko skate pistan. ...
Basque Pool Series txapelketako proba hartuko du Gernika-Lumoko skate parkeak. 17:00etan hasiko da. Parte hartu gura dutenek bihar eman behar dute izena
Basque Pool Series Txapelketaren hiru probetako bat jokatuko da bihar, Gernika-Lumoko skate pistan. Hain zuzen, iaz ere leku berean lehiatu zuten aipatu txapelketa.Skaterrek 17:00etan eman beharko dute izena. Lau kategoria daude: 12 urtez azpikoak, 16 urtez azpikoak, neskak eta Open.
Kategoria bakoitzeko lehenengo hirurak sarituko dituzte (irabazleak txapela eta kopagaz, eta gainontzekoek skateko materialagaz).
Euskal Herriko Pool Txapelketaren hiru probak Getxon, Gernika-Lumon eta Ordizian jokatuko dira aurten.
Hain zuzen ere, skaterrek datorren astean (uztailaren 15ean) Ordizian daukate hitzordua.
Txapelketaren lehenengo proba ekainaren 17an lehiatu zuten, Getxoko La Kantera skatepark-ean.
Open kategorian Bartzelonako Marcel Cama nagusitu zen, eta nesketan onena Iraia Escobar ordiziarra izan zen. 16 urtez azpikoetan Alain Kortabitarte gipuzkoarra izan zen irabazlea, eta 12 urtez azpikoetan, berriz, Marin Azketa getxoztarrak irabazi zuen.