600 kiloko bigarren jardunaldian ariko da Mutriku Sokatira Taldea
Lur gaineko 600 kiloko txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko du Mutriku Sokatira Taldeak asteburuan.Erandioko San Kristobal auzoan lehiatuko dira bihar, 16:30ean hasita. Zazpi talde ari dira lur gaineko 600 kiloko txapelketan parte hartzen.Mutrik...
Erandioko San Kristobal auzoan lehiatuko dira bihar, 16:30ean hasita. Zazpi talde ari dira lur gaineko 600 kiloko txapelketan parte hartzen.
Mutrikuko tiralariek aitortu dutenez, 600 kiloko txapelketa ez da euren gogokoena, baina, hala eta guztiz ere, «daukaten onena» ematen ahaleginduko direla esan dute. Iragan zapatuan Getxon egindako tiraldia, 600 kilokoaren lehen jardunaldia, oso ondo joan ez zen arren, jada ahaztuta daukatela nabarmendu dute, eta soilik zapatukoa daukatela buruan. Ustez tiraldia irabazita zeukatela, epailearen erabaki bat tarteko, ezin izan zuten emaitza onik lortu Getxon.
Lur gaineko 600 kiloko txapelketaren finala datorren astean jokatuko da, Bilboko Zorroza auzoan. Eta 600 kiloko txapelketa amaitzen denean, 580 kiloko txapelketa hasiko da.