12 tona hegaluze porturatu dituzte aste honetan
12 tona hegaluze lehorreratu dituzte aste honetan Ondarroako portuan.Momentuz, hegaluze arrantzu handirik ez dutela egin aitortu dute Ondarroako portuan lehorreratu diren zenbait arrantzalek. Hasiera ona izan ez den arren, itxaropentsu agertu dira, azk...
Momentuz, hegaluze arrantzu handirik ez dutela egin aitortu dute Ondarroako portuan lehorreratu diren zenbait arrantzalek. Hasiera ona izan ez den arren, itxaropentsu agertu dira, azken bi egunetan joan den astean baino hegaluze gehiago eta tamaina handiagokoak ikusi dituztela eta.
Kontuan hartu behar da pasa den astean itsaso nahikoa txarra egon zela, eta horrek eragina izan duela aste honetan porturatutakoan.
Tamaina handiko hegaluzearen 5.042 kilo lehorreratu dira Ondarroan; tamaina ertainekoaren 6.344 kilo, eta tamaina txikikoaren 672 kilo. Guztira, 12.058 kilo porturatu dituzte.
Hegaluze handienaren kiloa izan da Kalare Deuna arrantzaleen kofradian garestien saldu dena. Kiloak 9,44 euroko bataz bestekoa egin du. Hegaluze ertainaren kiloa 6,53 eurotan saldu da, eta txikiarena, azkenik, 3,86 eurotan.
Hegaluze kanpaina urriko azken asteraino luzatuko da, baldin eta aurretik kuotarik betetzen ez bada.
Bestalde, antxoaren azken kiloak ere porturatzen ari dira ontziak Ondarroan. Aste honetan 1.868 kilo lehorreratu dira, 3,30 euroko bataz besteko prezioan.