Sankristobalen txanda iritsi da
Santuaren eguna astelehena bada ere, bihar hasiko dituzte jaiak Busturiko San Kristobal auzoan eta Gernika-Lumoko Agarren. Foruan eta Markina-Xemeingo Iturreta auzoan ere zer egin edukiko dute.Uda sasoiko jaiak ospatzen jarraitzen dute Lea-Artibai eta ...
Santuaren eguna astelehena bada ere, bihar hasiko dituzte jaiak Busturiko San Kristobal auzoan eta Gernika-Lumoko Agarren. Foruan eta Markina-Xemeingo Iturreta auzoan ere zer egin edukiko dute.
Uda sasoiko jaiak ospatzen jarraitzen dute Lea-Artibai eta Busturialdeko bizilagunek; oraingoan, sankristobalak ospatzeko batuko dira asteburuan hasita.Astelehena da San Kristobal santuaren eguna, hala ere, Busturian eta Gernika-Lumoko Agarre auzoan bihar hasiko dituzte ospakizunak.
Sankristobalak jai handiak izaten dira Busturiko San Kristobal auzoan. Txupinagaz batera emango diote bihar hasiera lau eguneko jaiei. Musika, txapelketak, danborrada, dantzak… ez dira faltako aurtengo egitarauan. Santuaren eguneko auto apainduen erakusketak ere ez du hutsik egingo santuaren egunean bertan.
Bihar hasi eta domekara bitartean, Gernika-Lumoko Agarre auzoan ere, sankristobalak ospatuko dituzte. Denetariko txapelketa motak, erromeriak, trikipoteoak, umeentzako jarduerak… edukiko dituzte aukeran bertaratutakoek.
Foruarrek ere domekan eta astelehenean izango dituzte ospakizunak. Domekarako ohiko untxi txapelketa antolatu dute, beste hainbat ekimenen artean. Txapelketaren 39. urtea izango da aurtengoa.
Markina-Xemeingo Iturreta auzoan, berriz, domekan ospatuko dituzte jaiak. Irteera Arkupean izango duen mendi martxagaz emango diote hasiera jai egunari. Umeek puzgarrietan ondo pasatzeko aukera edukiko dute, eta txapel jaurtiketan parte hartu ahalko dute. Beti Alai elkartean batuko dira bazkaltzeko, idi probak hasi aurretik.