Lointek Gernika Bizkaiak etxean jokatzen hasiko du Eurocup txapelketa
Urriaren 11n hasiko dute taldekako fasea Gironaren aurka. Casillan jokatuko du talde gernikarrak, Malostek gutxieneko ikusle kopurua hartzeko lekurik ez duelakoEuroCup Women 2017 Txapelketaren lehenengo partidua etxean jokatuko du Lointek Gernika Bizka...
Urriaren 11n hasiko dute taldekako fasea Gironaren aurka. Casillan jokatuko du talde gernikarrak, Malostek gutxieneko ikusle kopurua hartzeko lekurik ez duelako
EuroCup Women 2017 Txapelketaren lehenengo partidua etxean jokatuko du Lointek Gernika Bizkaiak. Hain zuzen, urriaren 11n Bilboko Casillan estreinatuko da talde gernikarra, eta Gironaren aurka ariko dira lehenengo jardunaldian.Talde gernikarrak La Casillan jokatuko du, Nazioarteko Saskibaloi Federazioak ezartzen duen gutxieneko ikusle kopurua hartzeko lekurik ez daukalako Malostek.
Egutegia erabakitzeko zozketa herenegun egin zuten Munichen (Alemania). Gernika KESBeko ordezkariek azaldu dutenez, multzo «indartsua» egokitu zaio Lointek Gernika Bizkaiari; aurkari «gogorrak» izango ditu. Zehatz esateko, Spar Cityligt Gironako taldeaz gain, Frantziako Basket Landes eta Hungariako VBW CEKK Cegled taldeen kontra jokatuko du taldekakoan.
Girona eta Cegled EuroCup taldeak, esate baterako, txapelketaren final zortzirenetara sailkatu ziren iaz.
Gironaren ostean, bigarren jardunaldian Cegled taldearen kontra lehiatuko da Hungarian, eta hirugarrenean Landesen kantxan jokatuko du. Laugarren jardunaldia Gironan izango du, eta azken bi partidak Bilbon jokatuko ditu Cegleden eta Landesen kontra. Lointek Gernika Bizkaiaren etxeko partidu guztiak eguaztenetan izango dira, 20:00etan.
40 taldek lehiatuko dute txapelketa; launa taldeko hamar multzotan banatuta daude.