Karmen jaiak ospatuko ditu Galizia Etxeak asteburuan
Adin guztietako herritarrentzako ekintzak egongo dira Itsasaurre plazan. Galiziako produktuez eta folkloreaz gozatzeko aukera ere egongo da OndarroanBihar goizean hasi eta domeka iluntzeraino Ondarroako Galizia Etxeak antolatutako Karmen jaiak ospatuko...
Adin guztietako herritarrentzako ekintzak egongo dira Itsasaurre plazan. Galiziako produktuez eta folkloreaz gozatzeko aukera ere egongo da Ondarroan
Bihar goizean hasi eta domeka iluntzeraino Ondarroako Galizia Etxeak antolatutako Karmen jaiak ospatuko dituzte Itsasaurre plazan. Karmen jaiak ospatzeko egitarau zabala antolatu dute, adin guztietako jendearentzat. Aurten ere, Karmen jaiak aurreratzea erabaki dute, beste urteetan bezala Santiago jaiekin bat ez egiteko.Urtero legez, Galiziako produktu tipikoen salmenta, musika, umeentzako ekintzak eta jatekorik eta edatekorik ez da faltako. Galiziako folkloreak ere bere lekua izango du jaietan, eta Laudio, Santurtzi, Bilbo eta Barakaldoko Galizia Etxeetatik etorritako gaitero eta dantzariak arituko dira Ondarroako kaleak soinuz betetzen. Zapatu gauean egin ohi duten 18 bat litroko queimada handia ere ez da faltako.
Domeka goizean, itsasoan hildako arrantzaleei omenaldia egingo diete, urtero legez. Parrokian ospatuko den mezaren ostean, Alde Zaharrera joango dira prozesioan. Ondoren, lore eskaintza egingo diete badian, txalupekin.