Aparkalekuak egokituko ditu udalak Karmen jaietarako
Markina-Xemeingo Udalak eta Jai Batzordeak udaletxe osteko aparkalekua barraketarako egokitzea erabaki dute aurtengo Karmen jaietarako. Beraz, jaiak amaitu arte, udaletxe osteko aparkalekua erabili ezingo denez, egun hauetarako beste gune batzuk egokit...
Barrakak jarriko diren udaletxe osteko aparkalekuan, autoentzako toki gutxi batzuk mantenduko direla jakitera eman du udalak, Aldaola kale aldera. Horrez gain, Arretxinaga etorbidera ematen duen landa (Urazkakoa) prestatu dute, eta egun hauetan Lea-Artibai Ikastetxe ondoko aparkalekua eta ikastetxe barruko aparkalekua ere erabilgarri egongo direla aurreratu dute.
Informazio kartelak
Atzo goizean bertan geratu zen hutsik udaletxe osteko aparkalekua, barrakak ipintzen joan ahal izateko. Bestalde, aparkaleku gune berriak non egongo diren zehazteko, herriko gune ezberdinetan informazio kartelak jarriko dituztela jakitera eman du udalak.