Lekeition desagertutako arrantzalearen bila jarraitzen dute

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Lekeitioko 57 bat urteko gizonezko bat desagertuta dago, henegun txalupa batean itsasora atera eta gero.Informazio iturriek esan dutenez, gizona herenegun goizaldean atera zen itsasora ontzi ...

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Lekeitioko 57 bat urteko gizonezko bat desagertuta dago, henegun txalupa batean itsasora atera eta gero.

Informazio iturriek esan dutenez, gizona herenegun goizaldean atera zen itsasora ontzi txiki batean, eta itzultzen ez zela ikusita, abisua eman zuen atzo senide batek.

HITZAk jakin ahal izan duenez, Itsas Salbamendua, Ertzaintza eta Gurutze Gorria atzo 10:20ean hasi ziren desagertutako gizonezkoaren bila.

Airez eta itsasoz

Ertzaintzak azaldu zuenez, bilaketa lanak itsasontziz, helikopteroz eta hegazkinez ari dira egiten. «Oriotik Matxitxako lurmuturrerainoko eremuan ari dira bilatzen».

Oraindik gizonezkoaren berririk barik jarraitzen zuten HITZAk papereko edizioa amaitu zuenean. Dena dela, Ertzaintzak azaldu zuenez, ilundu orduko arrakastarik edukitzen ez bazuten, bilaketa lanak eten egingo zituzten, gaur goizera arte. «Behin eguneko argia joaten denean, nekez egin ahal dira bilaketa lanak».

Informazio nahasia

Hasiera batean informazio nahasia egon zen, eta atzo Lekeition zabaldu zen gizonezkoa onik bilatu zutela. Baina HITZAk jakin ahal izan zuen informazio hori ez zela zuzena.