Irailaren 22ra arte, udako ordutegia edukiko du Herribusak
Uztailean sartuta, udako ordutegia dauka Herribusak hilaren 1etik. Ordutegi berria irailaren 22ra arte mantenduko da, eta 12:00etatik 19:00etara bitartean, autobusa gutxiagotan egongo da erabilgarri.Udal ordezkariek azaldu dutenez, Herribusaren orduteg...
Udal ordezkariek azaldu dutenez, Herribusaren ordutegi berria herritarrekin batzarra egin eta gero zehaztu dute, eta herritarren beharrak asetzea du helburu.
Aurrerantzean ere autobusaren erabilera aztertzen jarraituko duela esan du Bedialaunetak. «Ordu batzuetan ez da inor ibiltzen, eta hori identifikatu nahi dugu, ordutegia benetan herritarren beharretara egokitzeko».
Bestalde, neguko ordutegia irailaren 25etik irailaren 29ra artekoa izango da. Hortik aurrera edukiko duen ordutegia aurrerago zehaztuko du udalak, zerbitzua kudeatzeko baldintza berriak zehazten dituztenean.