Gidabaimena euskaraz ateratzen dutenei diruz lagunduko diete
Deialdia irailean argitaratuko du ziurrenik Ondarroako Udalak, eta orduan eskatu ahal izango dute diru laguntza 2017an azterketa egin dutenek edo egitekotan daudenekGidabaimena euskaraz ateratzen dutenei diru laguntza ematea erabaki du Ondarroako Udala...
Deialdia irailean argitaratuko du ziurrenik Ondarroako Udalak, eta orduan eskatu ahal izango dute diru laguntza 2017an azterketa egin dutenek edo egitekotan daudenek
Gidabaimena euskaraz ateratzen dutenei diru laguntza ematea erabaki du Ondarroako Udalak, auto eskoletan gidabaimenik ia inork ez duela euskaraz atera ikusita.«Orain arteko ikasketa guztiak euskaraz egin ditugun moduan, gidabaimena ere euskaraz ateratzea litzateke naturalena», azaldu du Leire Beitia euskara zinegotziak. Datuak ikusita, gidabaimena ateratzeko azterketa teo- rikoa egiteko laguntza ematea erabaki du, hortaz, udalak.
Deialdia irailean argitaratuko du ziurrena udalak, eta orduan eskatu ahal izango dute diru laguntza 2017 urtean azterketa teorikoa euskaraz egin edo egiteko asmoa duten guztiek. Euskara zinegotziak gaineratu duenez, herriko auto eskolekin harremanetan daude, denek batera kanpainari bultzada emateko: «Garrantzitsua da herriko agente aktiboak ere kanpaina honetan inplikatzea, modu honetan bakarrik lortuko ditugu emaitza hobeak».
Gidabaimena euskaraz ateratzeko diru laguntzak ematea Segi zeure bidiai izeneko kanpainaren barruan kokatzen da. Kanpainaren helburua da euskararen erabileran egunerokotasunean eman daitezkeen pauso txikien inguruan herritarrak jakitun izatea. Pauso horiek, esate baterako, abizenak euskalduntzea edo telefono mugikorraren sistema eragilea euskaraz jartzea izan daitezke.
Kanpainaren irudi modura, Ondarroako itsasargia erabili dute, herritarrei bidea erakusteko modu bat delako. Udalak kanpainan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak, eta askotan inguruan gaztelaniaz dagoen zerbait eta euskaraz egin daitekeena, euskaraz egitera. Udalak gogoratu du euskararen alde eman daitezkeen pausoak ematen jarraitu behar dutela herritarrek.