Gaur hasita, Kalekak sormenez jantziko du Lekeitio
Domekara bitartean, 35 ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da herriko kale eta espazio ezberdinetan. Publiko guztientzako ikuskizunak izango diraEzerezetik ateratzen diren ateak, Basilikatik eskegita dantzatuko duten akrobatak, malabareak, sua eta umor...
Domekara bitartean, 35 ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da herriko kale eta espazio ezberdinetan. Publiko guztientzako ikuskizunak izango dira
Ezerezetik ateratzen diren ateak, Basilikatik eskegita dantzatuko duten akrobatak, malabareak, sua eta umorea… Horiek eta gehiago izango dira gaur hasi eta domekara bitartean, Lekeitioko kale eta plazetan. Euskal Herriko zein nazioarteko 25 antzerki taldek parte hartuko dute aurten Kaleka 28. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdian. Publiko guztiei begirako 35 ikuskizun eskainiko dituzte guztira, herriko bi konpainiak ez ezik, Katalunia, Eskozia, Frantzia, Ipar Irlanda eta Kroaziatik etorriko diren sortzaileek.Kaleka programa ofizialak profesionalek eginiko formatu ezberdinetako lanak batzen ditu, bai eta herritarrek parte hartzeko tailerrak ere. Hala, egitarau ofiziala hamalau ikuskizunek eta tailer bik osatzen dute. Horrez gain, publikoa sormen prozesuaren hartzaile hutsa baino gehiago izateko eta sortzaileen eta ikusleen arteko harremanak indartzeko beste bi sail ere jarri dituzte martxan: Kalekaz Blai eta Kaleka Scratch. Jaialdia baino aurretik landu dute Kalekaz Blai; Kaleka Scratch-ek garatzen dauden formato ezberdineko bost lan dakartza: Bridging The Silence performance elkarreragilea, Karabana Norte dantza inprobisatuko erakustaldia, Mini eta Tomando Medidas kale antzerkiak, Martirio y Adela mikro-teatro lagina eta Muntu antzerki amateur ikuskizuna.
Arropaineko Arraguak antolatutako istalazio eta dantza zein musika emanaldi didaktikoekin hasiko da gaur Kaleka, kale ikuskizunari hasiera emanez.