3.573 hegaluze kilo ekarri dituzte Ondarroara, kanpainaren lehen egunetan
Urriko azken asteraino luzatuko da seguruenik aurtengo kanpaina. Tejerina ministroak esan du balitekeela espainiar estatuko ontziei dagozkien 14.981 tonei beste 1.498 tona gehitzeaHasi da jada hegaluzea arrantzatzeko kanpaina. Joan den astean 3.573 ki...
Urriko azken asteraino luzatuko da seguruenik aurtengo kanpaina. Tejerina ministroak esan du balitekeela espainiar estatuko ontziei dagozkien 14.981 tonei beste 1.498 tona gehitzea
Hasi da jada hegaluzea arrantzatzeko kanpaina. Joan den astean 3.573 kilo porturatu zituzten Ondarroan, eta kiloak 7,42 euroko bataz bestekoa egin zuen Kalare Deuna Arrantzaleen Kofradian. Atzo, ontziek itsasoan jarraitzen zuten arrantzan.Iaz, Bizkaia eta Gipuzkoako portuetan 6.207 tona hegaluze porturatu zituzten. Aurten, baina, antxoa sasoia ona izan dela eta, ontziak iaz baino beranduago atera dira itsasora hegaluzetara. Urteko arrantza kanpainarik garrantzitsuena izaten da, ontziei diru sarrera handienak ematen diena.
Normalean, ia urriaren azkenengo asterarte luzatu ohi da hegaluzearen kanpaina, baina arrantzaleek gogora ekarri nahi izan dute iaz urriaren 5ean itxi ziela Espainiako Gobernuak hegaluzea arrantzatzeko sasoia. Geroago jakin zen, kanpaina ixteko epea aurreratzearen arrazoia Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Espainiari zegokion arrantza kuotatik 1.200 tona Frantziari ematea izan zela.
14.981 tona
Horren harira, EAJko senatari Jose Maria Cazalisek iazko arazoa konpontzeko aurtengo hegaluzearen kanpainan ea zer nolako neurriak hartuko dituen galdetu zion martxoan Isabel Tejerina Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen ministroari senatuan.
Aurten kuota zatirik ematea ez dutela aurreikusten erantzun zion Tejerinak, eta Europar Batasuneko beste estatu batzuekin lanean dabilela gehitu zuen, iazko irailean modura, espainiar estatuko ontziek gehiago arrantzatu ahal izan dezaten.
Tejerina andreak gaineratu zuen, 2017an Espainiari dagozkion 14.981 tonei balitekeela beste 1.498 tona gehitzea. Hori horrela balitz, «albiste pozgarria izango litzatekeela» aitortu dute arrantzaleek.