Urdaibaik bikain hasi du denboraldia, Eusko Label Ligan sailkapen buru jarrita
Denboraldiko lehenenengo estropadan garaipena lortu du talde bermeotarrak. Bestalde, ondarrutarrek zazpigarren eta hamargarren postuetan amaitu dituzte asteburuko estropadakEusko Label Ligaren denboraldiko lehenengo bi jardunaldiak lehiatu dituzte aste...
Denboraldiko lehenenengo estropadan garaipena lortu du talde bermeotarrak. Bestalde, ondarrutarrek zazpigarren eta hamargarren postuetan amaitu dituzte asteburuko estropadak
Eusko Label Ligaren denboraldiko lehenengo bi jardunaldiak lehiatu dituzte asteburuan, eta Bermeoko taldeak sailkapen buru jartzea lortu du. 22 puntu ditu Urdaibaik, eta puntu bakarrera dauka Orio. Hondarribia da hirugarrena, 20 puntugaz.Zapatuan hasi zuten denboraldia, eta Urdaibaik eskuratu zuen VIII Bilboko Bandera. Lehia polita egon zen TKE Ligako iazko bi faboritoen artean. Joseba Fernandezen mutilek 19:25.70 denbora egin zuten, eta hondarribitarrak haiengandik 2 segundo eta 60 ehunenera sailkatu ziren.
Zierbenaren atzetik, lehen txandan bigarren sailkatu zen Ondarroa, 19:55.12 markagaz (zazpigarrena estropadan). Maila gorenera igo berritan, denboraldi honetan ezustekoak emateko prest direla erakutsi zuten ondarrutarrek.
Kaiku eta Orio hirugarren eta laugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Oriotarrak izan ziren bigarren txandako azkarrenak (19:53.30). Hain zuzen, Jon Salsamendik gidatzen duen taldeak lortu zuen garaipena domekan. 19:32.20 denboragaz irabazi zuen XVI. Sestaoko Udala Bandera.
Ohorezko txandaren estropada hasieran lehia Urdaibairen eta Hondarribiaren artekoa izango zela zirudien, baina bigarren ziabogaren ostean egoera guztiz aldatu zen. Tiran lehenengo txandako azkarrena sailkatu zen bigarren (19.37.16), eta Bou Bizkaia-koak izan ziren hirugarrenak. Bermeoko taldea irabazlearengandik 7 segundo eta 18 ehunenera sailkatu zen domekan.
Bigarren txandan Ondarroak estropada hasiera bikaina burutu zuen, baina San Juan suspertu egin zen, eta txandako onena izan zen azkenean. Antiguako Ama-k 20:09.76 denboran amaitu zuen.