San Juan izan da azkarrena Elantxobeko estropadan
San Juanek irabazi zuen domekan Elantxobeko estropada. Hirugarren txandako lau taldeen artean erabaki zen 30. Elantxobeko Estropada. Sanjuandarrek 20:23.18 denboran amaitu zuten lehia, eta Hibaikako mutilak haiengandik 7 segundo eta 6 ehunenera heldu z...
Lapurdi hirugarren sailkatu zen, 20:46.21 denboragaz, eta Camargo izan zen laugarrena (21:02.69).
Domekako garaipenagaz KAE 2 ligaren sailkapen buru jartzea lortu zuen talde pasaitarrak. 15,60 puntu ditu, eta atzetik Lapurdi dauka, 15,33 puntugaz.
Hibaika sailkapeneko hirugarrenak, berriz, 14 puntu dauzka. Bermeo-Mundaka seigarrena da, 10,60 puntugaz, eta Elantxobe hamargarrena da; 8,80 puntu dauzkate.
Busturialdeko arraun taldeei dagokienez, Bermeo-Mundaka seigarren sailkatu zen. Hain zuzen, bigarren txandako bigarren denborarik onena egin zuen. Santoña izan zen bigarren txandako onena, 21:12.50 denboragaz, eta Bou Bizkaia-ko Bermeoko eta Mundakako arraunlariek 21:24.09 denboran amaitu zuten estropada.
Bestalde, etxeko taldea zortzigarren sailkatu zen, eta lehenengo txandako azkarrena izan zen (21:32.44). Mutriku hamargarren sailkatu zen, 21:48.58 denboragaz.
Zumaiako erlojupekoa
Zapatuan banakako erlojupekoa izan zuten Zumaiako uretan, eta Lapurdik markatu zuen denborarik onena: 19:46.08. Harengandik 2 segundo eta 64 ehunenera sailkatu zen San Juan.
Elantxobe-Idar zazpigarren sailkatu zen (20:39.14).
Bermeo-Mundaka-Avia, ostera, bederatzigarrena (20:43.40) izan zen, eta haren atzetik sailkatu zen Mutrikuko trainerua (20:45.04).