Maloste eraikinari itxura aldatuko dio Gernika-Lumoko Udalak
Gernika-Lumoko Udalak itxura aldatuko dio Errenteria auzoan dagoen Maloste eraikinari. Hain zuzen ere, eraikinaren kanpoaldean egingo ditu aldaketak.Jakinarazi dutenez, eraikinaren aurrealdea pistatxo berde kolorez margotuko dute, eta 4,16x4,16 metroko...
Jakinarazi dutenez, eraikinaren aurrealdea pistatxo berde kolorez margotuko dute, eta 4,16×4,16 metroko Gernika Saskibaloi taldearen bi argazki ipiniko dituzte. Argazkiak aluminioaren gainean inprimatuko dituzte, zuri-beltzean. Horretarako aurrekontua 14.265 eurokoa izango da.
Harmailak handitu
Horrez gain, Malosteko azpiegitura hobetu asmoz, parketa aldatuko dute, eta FIBA Saskibaloiaren Munduko Txapelketako bi saski ipiniko dituzte. Gainera, harmailak handituko dituzte, 800 ikusle batzeko asmoz.