Izarora ontzian joateko lekuak zozkatuko dituzte
Azken urteetan egin modura, Madalen Egunean, uztailaren 22an, Izarora joateko hainbat leku zozkatuko ditu Bermeoko Udalak herritarren artean.Zozketako irabazleek udalbatzagaz batera itsasontzian Izarora joateko eta Madalen Eguneko jaia ospatzeko aukera...
Zozketako irabazleek udalbatzagaz batera itsasontzian Izarora joateko eta Madalen Eguneko jaia ospatzeko aukera edukiko dute.
Zozketa horretan parte hartu gura dutenek Berhaz bulegora jo beharko dute izena ematera. Izena emateko azkenengo eguna uztailaren 18a izango da.
18 urtetik gora
Udalak azaldu dutenez, zozketan parte hartu ahal izateko 18 urtetik gora eduki beharko dute parte hartzaileek, eta Bermeon erroldatutakoek bakarrik parte hartu ahal izango dutela zehaztu dute.
Pertsona bakoitzak behin bakarrik eman dezake izena, hala ere, banaka edo bikoteka izena emateko aukera ere badagoela adierazi dute.
Dena dela, aurreko urteetan zozketa horren bitartez Madalen Egunean Izarora joateko aukera izan duten horiek ezingo dute aurtengo zozketan parte hartu.
Zozketa uztailaren 19an egingo dutela jakinarazi du udalak, eta jarraian, Bermeoko Udalaren webgunean (www.bermeokoudala.eus) eta sare sozialetan emango dituzte ezagutzera irabazleen izen-abizenak.