Hogei boluntariok lan egin dute Artika errekan

Bermeoko Udalak eta Lurgaia Fundazioak Artika errekaren iturburua berreskuratzeko boluntario jardunaldia egin zuten zapatuan. Hogei boluntario agertu ziren, eta Frantxuene inguruan aritu ziren lanean, euripean. Erreketan arriskutsua den krokosmia espez...

Bermeoko Udalak eta Lurgaia Fundazioak Artika errekaren iturburua berreskuratzeko boluntario jardunaldia egin zuten zapatuan. Hogei boluntario agertu ziren, eta Frantxuene inguruan aritu ziren lanean, euripean. Erreketan arriskutsua den krokosmia espezie exotiko inbaditzailea kentzeko lanak egin zituzten, Artika errekan asko zabaldu baita. Aitzurra erabilita kendu zituzten.