Herriarteko txapelketaren lehen jardunaldia irabazi du Mutrikuk
Euskal Herriko Herriarteko Zesta-punta Txapelketako lehen jardunaldian garaipena lortu zuen Mutrikuk, Gipuzkoako Herriartekoa irabazi ondoren.Domeka goizean Gasteizko Olabe frontoian jokatutako jardunaldian 2-1 menderatu zuten Gasteizko taldea.Kadete m...
Domeka goizean Gasteizko Olabe frontoian jokatutako jardunaldian 2-1 menderatu zuten Gasteizko taldea.
Kadete mailan, Arrillaga eta Mendizabalek 7-30 menderatu zituzten gasteiztarrak. Partidu nahikoa erraza izan zen, azken markagailuak erakutsi zuen bezala. Gazte mailan ere erraz nagusitu ziren mutrikuarrak. Mendizabal eta Manzisidorrek 10-35 irabazi zuten.
Seniorretan porrota
Senior mailan ezin izan zuten garaipenik lortu mutrikuarrek, eta horrela goiza borobildu. Gasteiz 35-18 nagusitu zen, azken markagailua 1-2koan utziz.
Hurrengo partidua Gernikak eta Gasteizek jokatuko dute Gernika-Lumon, eta Mutrikuk uztailaren 15ean jokatuko du Gernikaren aurkakoa; 11:00etan daukate hitzordua, Mutrikun.