2014. urtean lan istripuak %70 gutxitu zituelako jaso du Bermeoko Udalak FREMAPen ohorezko aipamenaren ziurtagiria.
Udaleko eta FREMAPeko ordezkariak. Argazkia: Bermeoko Udala
Juan Karlos Agirre Bermeoko Udaleko Langileria saileko zinegotziak jaso du gaur ziurtagiria, FREMAPeko zuzendari Pedro Mari Elezcanoren eskutik. Gaizka Gervasi laneko prebentzio teknikaria, langileria teknikari Josune Gabantxo eta FREMAPeko kide Iñaki Eladio ere egon dira ziurtagiria hartzeko unean.
Agirrek Bermeoko Udalean laneko prebentzioak duen garrantzia nabarmendu gura izan du. Era berean, arlo horretan lan egiten jarraituko dutela adierazi du.