Baita zer dastatu ere. Elantxobeko Tinglauan egin dute gaur artisauen eta bigarren eskuko gauzen azoka Elantxoben. Babespean, euriak ez du elantxobetarren gogoa busti, eta azokatik bueltatxoa egin dute hainbatek. Arropak, bitxiak, mahonezko gonak, jaietako zapiak, oinetakoak, umeentzako arropak… Hainbat produktu ipini dituzte salgai kostako herrian.
Halaber, bigarren eskuko gauzak salgai ipini dituztenak ere izan dira Elantxobeko azokan: argazki kamarak, panpinak, liburuak… Denetik eta erosle mota anitzentzako produktuak bildu dituzte salmahaietan. Eguraldi frexkoari aurre egiteko, sabela berotzeko aukera ere izan dute Tinglaura hurbildu direnek. Bertan, pintxoak eta taloak ipini dituzte salgai.
[Argazki galeria ikusgai:
hemen]
Gauean, musikak girotuko ditu elantxobeko sanpedroak, portuan emango dituzten kontzertuekin. Hain zuzen ere, The Flipping Karlomagnos eta Los 40 Elefantas Chin Shi Pirata taldeak igoko dira eszenariora, 20:30ean hasita.
Bihar, domeka, 12:00etan, Elantxobeko 30. Estropadaren Bandera jokatuko da hango uretan.