Mozolomendi autogestio eta herri botererako tresna izatea nahi dute
Esparrua herrira zabaldu asmoz, eraikineko bi etxebizitza erabilera anitzetarako egokitu dituzte. Aldarrikapen, jai eta hausnarketa egun bat antolatu du biharko Mozolo KolektiboakNeguan egindako lana ospatu eta aurrera begira egin beharrekoak argitzen ...
Esparrua herrira zabaldu asmoz, eraikineko bi etxebizitza erabilera anitzetarako egokitu dituzte. Aldarrikapen, jai eta hausnarketa egun bat antolatu du biharko Mozolo Kolektiboak
Neguan egindako lana ospatu eta aurrera begira egin beharrekoak argitzen joateko, aldarrikapen, jai eta hausnarketa egun bat antolatu du Lekeitioko Mozolo Kolektiboak. Bihar izango dira ekitaldiak Mozolomendi deritzoten antzinako maisu-maistren etxean.Etxebizitza eskubidearen aldeko borrokan, aspaldi maisu-maistren etxeak zeuden eraikineko hainbat etxe okupatu zituzten 2013an, behar zituena- rentzako bizitoki bilakatzeko. Mozolo Kolektiboko kideek jakitera eman dutenez, gaur egun, guztira, bost etxebizitza daude okupatuta, horietatik hiru bizitzeko erabilgarri daudelarik. Gainera, epe laburrean hauek erabiltzen jarraitzeko prestaketa lanetan ari dira. «Espekulazio eta merkatuaren gainetik, bizitzeko aterpe bat izatea oinarrizko behar bat da, eta okupazioa horretarako tresna».
Herrira zabalik
Bizitzeko eremu izateaz gain, kolektiboaren asmoa esparru hori herrira zabaltzea da, «batez ere herri mugimendutik herriari zein mugimenduari egindako ekarpen modura». Horrela, neguan, okupatutako etxeetako bat erabilera anitzeko areto bihurtu dute, eta beste etxeetako bati biltegi, tailer eta bilera leku izaera eman diote. Egokitu duten aretoa hitzaldi, asanblada, ikastaro, liburutegi zein lasai egoteko gune bat izango da, kafea, infusioak edota janariak prestatzeko aukera emango duen sukalde bategaz. Beste aretoak, bestalde, taldeek bilera txikiak egin, propaganda prestatu zein materiala gordetzeko funtzioa izango du.
Espazio batetik harantzago, herri botere, autogestio eta ekintza zuzenean oinarritutako filosofia praktiko bat barneratzen du Mozolo Kolektiboak bultzatutako egitasmoak. «Bizi garen gizarte kapitalista honetan, gure bizi baldintza zein bizi ereduak kapitalismoak zein merkatuak zuzentzen ditu. Horren aurrean, kapitalismoaren aurkako borroka eta autodefentsa egitetik harago, derrigorrezkoa iruditzen zaigu autogestio praktika komunitarioak eratzea, herritarrok ahalik-eta esparru gehienetan boterea lortuz».
Borrokaren bidez
Norabide horretan bestelako praktika batzuk indartzeko ahalegina egingo dute, eta eraikitzen ari diren bitartekoak herri mugimenduko beste kolektibo eta pertsonei eskaini. «Jakin badakigulako, herriaren eta langileriaren arazoak herriak eta langileriak besterik ez dituela konponduko antolakuntza eta bo- rrokaren bidez; eta sistema eta boterea espazio askeen aurka ematen ari den oldarraldiaren aurrean (Kortxoenea, Iruñeko Alde Zaharra, Hendaiako Gaztetxea, Oihuka, Izar Beltz, Errekaleor, Tosu…) erantzuteko modurik onena espaziook indartu eta biderkatzea delako».