Ile apaintzaileen laguntzaile izateko ikastaroa egingo dute

Lanbide Ekimenak Zentroak ile apaintzaileen laguntzaile izateko ziurtagiria eskuratzeko aukera emango die herritarrei. Ziurtagiri hori lortu nahi duenak ikastaroa egin beharko du, irailaren 15ean hasita.16 urtetik 30 urtera bitarteko gazteei zuzendutak...

Lanbide Ekimenak Zentroak ile apaintzaileen laguntzaile izateko ziurtagiria eskuratzeko aukera emango die herritarrei. Ziurtagiri hori lortu nahi duenak ikastaroa egin beharko du, irailaren 15ean hasita.

16 urtetik 30 urtera bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroa izango da, Batxilergo, Lanbide Heziketako erdi mailako edo unibertsitateko ikasketaren bat hasita dutenentzat.

Batez ere, alde praktikoa landuko dela aurreratu dute, eta lan munduan sartzeko aukerak sustatuko dituztela gaineratu dute.

15 lagunentzako lekua egongo da, eta izena 94-625 57 58 telefono zenbakian eman behar da.