Ikasturtean egindako lana erakutsi gura izan dute aurten ere eskulanen ikastaroan parte hartzen duten busturiarrek. Eskuekin artea egiteko daukaten gaitasuna erakutsi gura dute, zenbait lan egiterako orduan, gainera, material birziklatuak erabilita. Hala, beste behin ere, aurten egindakoa batu, eta erakusketa batean jarri dituzte ikusgai. Lan guzti horiek Margot Fernandezen laguntzagaz egiten dituzte.
Urtero legez, Busturiko
Altamira auzoko kultur etxean ikus daitezke busturiarrek egindako lanak.
Uztailaren 28ra arte bisitatu ahalko da erakusketa, kultur etxea zabalik dagoen ordutegian; asteon,
09:00etatik 11:30era eta
16:00etatik 20:30era, datorren
astelehenetik aurrera, berriz, 08:00etatik 14:00ak arte.
Kolore eta material ezberdinekin egindako kutxak, hautsontziak, margolanak, pitxerrak, aulkiak, mahaiak…ikus daitezke.
Arrotegi egoitzako egoiliarrek egindakoak
Aurten, gainera,
Arrotegi zaharren egoitzako egoiliarrek egindako lanak ere jarri dituzte ikusgai mahai batean. Boluntarioak joaten dira egoiliarrekin eskulanak egitera. Zeramikak, berriz, Enrike Arzubiaga eskultorearen laguntzagaz egiten dituzte.