Gipuzkoara irteera antolatu du Helduen elkarteak uztailerako
GAUTEGIZ ARTEAGA // Helduen elkarteak antolatuta, Donostiara bidaiatuko dute herritarrek uztailaren 8an. Egun horretan, gainera, Usurbilko Aginaga sagardotegian bazkalduko dutela aurreratu dute. Arratsaldean, gainera, Zarautzen egongo dira. Irteeran p...
GAUTEGIZ ARTEAGA // Helduen elkarteak antolatuta, Donostiara bidaiatuko dute herritarrek uztailaren 8an. Egun horretan, gainera, Usurbilko Aginaga sagardotegian bazkalduko dutela aurreratu dute. Arratsaldean, gainera, Zarautzen egongo dira. Irteeran parte hartzen dutenak 09:00etan aterako dira Gautegiz Arteagatik, eta 20:30 inguruan bueltatu. Irteerara joan nahi duenak izena eman beharko du kultur etxean. Horretarako azken eguna bihar da.