Aurreko asteburuan Ingalaterran lehiatutako txapelketan
jiu jitsu modalitateko 60 kiloko kategorian nagusitzea lortu zuen.
Judo Klub Bermeoko kideek azaldu dutenez, txapelketa “oso garrantzitsua” da. “Ingalaterra guztitik joandako kirolariak egon ziren Londresen. Eneko denboraldi batez egon da han, eta hango gimnasio baten entrenatzen zegoela esan zioten ea parte hartu gura zuen, eta bere kategoriako onena izan da. Oso ona da eta hemen zein Espainia mailan ere oso emaitza onak lortu ditu”.
Aburruza ikurriña jasota garaipena ospatzen.
Era berean, Judo Klub Bermeoko kirolariak modalitate desberdinetan aurten zein aurreko denboraldietan emaitza onak lortzen ari direla nabarmendu dute klubeko ordezkariek.
Esate baterako,
Mikel Orbe bigarren sailkatu zen judoko 120 kiloko
Espainiako Txapelketan, beterano mailan. Aipatu txapelketa Salamancan lehitu zuten orain dela bi aste.
Orbe urrian Sardinian jokatuko den Munduko Txapelketara sailkatuta dago.
Mikel Marinek ere urte guztian egindako lanaren sariak jaso ditu denboraldi amaieran. Hain zuzen, judon
Bizkaiko txapeldun izatea lortu, eta Euskadiko Txapelketan hirugarren sailkatu zen, brontzezko domina eskuratuz. Halaber, Espainiako txapelketan, jiu jitsu modalitatean, hirugarren geratu zen.
Bestalde, entrenatzen denbora gutxiago daramatenak ere emaitza onak lortzen hasi direla nabarmendu dute. Esaterako,
Ander Abaroak bi urte daramatza klubean, eta aurten hasi da txapelketetan parte hartzen, eta Bizkaiko txapelketan hirugarren egin zuen judoko kadete mailan.
Uztailean Frantziara
Judo Klub Bermeoko kideak Lyon-era (Frantzia) joango dira uztailean. “Hango torneoan parte hartzeko gonbidapena jaso dugu, eta kide batzuk joango gara”.