Arropak eta zapatak batuko ditu Caritasek martitzenean eta eguaztenean

Markina-Xemeingo Caritasek antolatuta, arropa eta zapata bilketa egingo da datorren astean. Uztailaren 4an eta 5ean egingo dute bilketa, hain zuzen, eta arropak eta zapatak 17:00etatik 19:00etara eroan beharko dira Elizetxeko geletara. Betiko modura, a...

Markina-Xemeingo Caritasek antolatuta, arropa eta zapata bilketa egingo da datorren astean. Uztailaren 4an eta 5ean egingo dute bilketa, hain zuzen, eta arropak eta zapatak 17:00etatik 19:00etara eroan beharko dira Elizetxeko geletara. Betiko modura, arropak ondo zarratutako poltsetan eroatea eskatu dute egitasmoaren antolatzaileek.

Arropak eta zapatak Caritas eta Rezikletaren artean sortu den erropa eta zapaten tratamendu eta birziklapenerako kooperatibara bideratuko dituzte.