Gaurkoa egun handia da kostaldeko hiru herrietako bizilagunentzat. San Pedro eguna ospatzeko batu dira batean zein bestean, eta eguerdian hasi eta gauera arte ondo ospatuko dute arrantzaleen patroiaren eguna.
Zornotzako kolararen emanaldia Elantxobeko Eliza-Barri enparantzan.
Elantxoben San Nikolas elizan meza entzun ostean, kanpoan batu dira Zornotzako koralaren emanaldiaz gozatzeko. Herriko zein Euskal Herriko abesti ezagunak kantatu dituzte abesbatzako kideek. Jarraian, Zornotzako txistularieek girotu dute Eliza-Barri enparantza. Ume zein nagusiak dantzan jarri dituzte txistu doinuek.
Arratsaldean ere ondo pasatzeko askotariko ekintzak dituzte aukeran. 16:00etatik 20:00ak arte Sorgina Txirulina eta Traka Matraka musika tailerrean elkartuko dira ume eta gaztetxoak, eta 18:00etan Mus Txapelketa jokatuko dute Eliza-Barri plazan. Horrekin batera, ordu berean hasita, Busturiko Pilotakiro taldeko kideek pelota partiduak jokatuko dituzte.
San Pedro santua Bermeoko kaleetatik
Ohiturari eutsita, berriz, Bermeon eta Mundakan, San Pedro santua atera dute gaur kalera. Bermeon, Santa Eufemia elizatik atera eta Alde Zaharretik eta portutik eroan dute. Ohikoa izaten da San Pedrori lore ostoak botatzea, eta aurten ere etxeetatik ostoak bota dituztenak egon dira. Mundakarrek ere San Pedro santuaren atzetik joan dira, elizatik plazaraino. Han, dantzariek ohorezko aurreskua dantzatu diote.
San Pedrori ohorezkoa aurreskua, Mundakako plazan
Mundakarrek, hala ere, herriko jai nagusiak dituzte sanpedroak, eta domekara bitartean jaietan murgilduta daude.
San Pedro itsasgizonen zaindaria den arren, landa eremuetan ere santuaren omenezko jaiak antolatzen dituzte. Modu horretan, Busturialdeko barnealdeko zenbait auzotan ere sanpedroak ospatuko dituzte egunotan; Muxikako Ibarrurin, Lumon eta Mendatako Zarrabenta auzoetan, besteak beste.
Hemen egitarauak.
ASTEBURUKO EGITARAUAK:
-ELANTXOBE
EKAINAK 30, BARIKUA
10:00-16:00. Marmitako Txapelketa, portuan.
13:00-15:00. Triki poteoa Iker Allurregaz, portuko tabernetatik.
16:00-17:30. Fantasiazko makillajea, portuan.
17:00-20:00. Puzgarriak eta apar jaia, portuan. Iluntzean. Portugaleteko Elai Alai Dantza Taldearen saioa, portuan.
21:00. Rock Gaua Versus taldeagaz.
21:00. Tantai Txosna.
UZTAILAK 1, ZAPATUA
10:00etatik aurrera. Artisauen eta bigarren eskuko gauzen merkatua, Tinglauan.
14:00. Performance Portuaria.
20:30. The Flipping Karlomagnos taldearen kontzertua, portuan.
22:30. Los 40 Elefantas Chin Shi Pirata taldearen kontzertua, portuan.
UZTAILAK 2, DOMEKA
12:00etatik aurrera. Elantxobeko 30. Estropadaren Bandera eta Txosna Tantai.
-MUNDAKA:
EKAINAK 30, BARIKUA
13:00. Meza herriko nagusien omenez.
14:00. Bazkaria.
16:00. Disco Bengalagaz dantzaldia nagusientzat, El Casino jatetxean.
18:30. Gazte eta elite mailetako pala partidak, frontoian.
19:30. Oihan Vegaren Disko Festa umeentzat.
21:00. Oihan Vegaren saioa nagusientzat.
UZTAILAK 1, ZAPATUA
10:00. Sukalki Txapelketa.
11:00. Txistularien kalejira.
12:30. Kazolak eta sukaldariak aurkezteko photocall-a, udaletxeko atarian.
13:00. Kazolen aurkezpena eta sari banaketa. Iluntzean. Lehian taldearen erromeria.
UZTAILAK 2, DOMEKA
11:00. Txistularien kalejira (gurasoak buruhandi jantzita).
12:00etatik aurrera. Puzgarri akuatikoak, plazan.
16:00. Goitibehera jaitsiera Katillotxun, Txilipitxeruek Kultur Elkartearen eskutik.
Arratsaldean. Puzgarri akuatikoak, plazan.
18:00. Pilota partidak, frontoian.
19:00. Goitibehera Txapelketaren sari banaketa, txosnetan.
19:30. Disko Festa umeentzat.
21:00. Disko Festa nagusientzat.
22:30. Azken traka, portuan.