Robotika tailerrak egingo dira udan Debabarreneko gaztetxoentzat
Debabarrena eskualdean bizi diren neska-mutil gaztetxoei zuzendutako robotika tailerrak egongo dira aukeran udan. Mutrikun abuztuaren 28tik irailaren 1era bitartean egingo dira.20 orduko tailerrak izango dira, bost goizetan banaturik, 2001 eta 2009 urt...
20 orduko tailerrak izango dira, bost goizetan banaturik, 2001 eta 2009 urteen artean jaiotakoentzat. Eskualdeko gazteenen artean bokazio teknikoen sustapenaren alde Debabarreneko udalek eta Debegesa garapen agentziak martxan jarritako egitasmoa da.
Gazterobotika izena duen hezkuntza egitasmo horren helburua haur eta gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarekiko inte- resa piztea da. Horretarako, talde lana sustatuz, parte hartzaileek euren robotak eraiki eta programatuko dituzte.
Tailerrak euskaraz izango dira, eta bertan parte hartu ahal izateko 30 euro ordaindu beharko dira. Debegesak nabarmendu duenez, tailerrak «udalek diruz lagundutakoak izango dira».
Lekuak mugatuak dira, eta izena gazterobotika.eus webgunean eman beharko dute interesa daukatenek.