Ondarroako Gazte Eguneko txaranga arriskuan dagoela esan dute
Txaranga osatzeko jendea falta dutela jakinarazi du Gazte Eguneko Komunikazio Taldeak. Instrumenturen bat jotzen dakitenei dei egin die izena eman eta parte har dezatenAbuztuaren 13an egingo den Gazte Eguneko txaranga arriskuan dagoela ohartarazi dute ...
Txaranga osatzeko jendea falta dutela jakinarazi du Gazte Eguneko Komunikazio Taldeak. Instrumenturen bat jotzen dakitenei dei egin die izena eman eta parte har dezaten
Abuztuaren 13an egingo den Gazte Eguneko txaranga arriskuan dagoela ohartarazi dute antolatzaileek, bertan parte hartzeko jendea falta delako.Gazte Egun indartsua egin nahi dutela eta, 100 gaztetik gora egun hori antolatzeko buru-belarri ari dira lanean. Aurten, antolakuntzan gazte asko ari direla parte hartzen eta, denek denentzat egindako Gazte Eguna egingo dutela iragarri dute. «Orain arte ez modura, aurten ez da egongo mugarik kamisetak erosi edota bazkarian parte hartzeko», azaldu dute Gazte Eguneko Komunikazio Taldeko kideek.
Hori bai, kalejira egiteko txarangarako jendea behar dutela esan dute. Beraz, instrumenturen bat jotzen dakitenei dei egin diete. Horiek nahikoa izango dute ondoko posta elektronikora mezu bat idaztea: ogaondarru@gmail.com. «Gazte Eguneko txaranga arriskuan dago! Zuen parte hartzea behar dugu! Ez utzi txaranteoa desagertzen!», gaineratu dute.
Lantalde berri bat
Beste alde batetik, gazteriaren artean dagoen indarra handia izanik, lantalde berri bat sortu dute: Gazte Problematikak.
Taldearen helburu nagusia gazteen arazoak antzeman eta erantzun bat ematea izango da.
Kamiseten leloa eta kolorea ere erabaki dituzte. «Orain, baina, marrazkia aukeratu behar dugu». Marrazki ezberdinak batu eta bozka bidez aukeratuko dutela esan dute. «Norbaitek berea gazteon kamisetetan ikusi nahi izanez gero, barikurako Gaztetxean utzi edo posta elektronikoz bidali beharko du, ogaondarru@gmail.com posta elektronikora, hain zuzen».