LGTBQ Harrotasunaren Eguneko ekintzak egingo dira Mutrikun
Lesbiana, gay, transexual, bisexual eta queer Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekintza egingo dira gaur Mutrikun.20:00etan Beheko Plazan bilduta, brindisa egingo da, eta 21:00etan, berriz, pintxoak, musika eta Maddi Gallastegi eta Ma...
20:00etan Beheko Plazan bilduta, brindisa egingo da, eta 21:00etan, berriz, pintxoak, musika eta Maddi Gallastegi eta Maider Arregi bertsolariak egongo dira Zubixa tabernan, Libre matxe zatxut eta aske nahi zatxut lelopean.
Adierazpen instituzionalak
Aldarrikapen egunaren harira, Lekeitioko Udalak adierazpen bat onartu zuen atzo, aho batez.
Bertan, Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote transexualak genero identitatearengatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruz ekainaren 28ko 14/2012 legea errebisatu eta zuzentzeko, gaur egungo errealitatera egokitzeko.
Bestalde, «kolektibo honen kontra dauden gorroto diskurtsoez jabetuta eta hainbat lekutan giza eskubideak urratuak direla kontuan hartuta», Lekeitioko Udalak halako jarrerak «argi eta ozen salatzera» animatu nahi izan zituen herritarrak.