Lekeitio Euskadi Lagunkoia sareko 45 udalerriei batu zaie

Lekeitioko Udalak eta Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak Lekeitio Euskadi Lagunkoia sareari atxikitzeko hitzarmena sinatu zuten astelehenean. Adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatu eta sustatzeko k...

Lekeitioko Udalak eta Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak Lekeitio Euskadi Lagunkoia sareari atxikitzeko hitzarmena sinatu zuten astelehenean. Adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatu eta sustatzeko konpromisoa bermatzea du helburu akordioak.

Euskadi Lagunkoia sarea Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako Age-friendly Environments Programme ekimenean oinarritzen dela jakitera eman du udalak. «Bitarteko eraginkor horrek adineko pertsonei eta komunitateei lagundu egiten die haien ahalmen osoa ustiatzen eta gizartean parte hartzen beren ingurunea, udalerriak, herriak eta hiriak haien beharrizan, desio eta gaitasunen arabera eraiki ditzaten».

Egitasmoak, aldi berean, laguntzak, babesa, eta segurtasuna ematen dituela azaldu dute, eta, hartara, adinekoak mugimenduaren bultza-indar bihurtzen direla diote, bai-eta egitasmoa garatzeko protagonista, eredu eta gidari ere.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak bultzatzen du sarea, eta 46 udalerrik osatzen dute.