Lauaxetaren Gernika
Goiz eder onetan erail bear nabe txindor baten txintak gozotan naukela? El naiten leyora begion intz gabe» idatzi zuen Esteban Urkiaga Lauaxeta-k, bere erailketaren bezperako gauean. Ederra bezain gogorra. Ekainaren 25ean fusilatu zuten Gasteizen, ber...
Esaldiok ez dira duela 80 urtekoak. Aurten ere entzun ditugu espainiar estatuaren ordezkarien ahoetan, historialari eta abarren mingainetan, baita euskal herritarren ahotsetan ere. Andra Mari kaleko babeslekuan bakarrik 400dik gora erraustu zituzten. 2.000 lagunetik gora hil zituzten Gernikan. Nola liteke oraindik ere astakeria hari pisua kentzearren eraikitako gezurrek irautea?
Gernikaren bonbardaketa ez zen ausazkoa izan. Espainiar estatu berria, gaur eguneko Espainia-handi-bat-eta-batua, eraikitzeko Euskal Herria erraustea erabaki zuten Espainiako botere faktikoek. 1000 bonbardaketa baino gehiago egin zituzten Euskal Herrian, 1000tik gora!
Mendi bitxidor berdiok, arin or duaz kantari: Dana emon biyar yako maite dan askatasunari idatzi zuen Lauaxetak. Idatzi eta egin. Frantziar estatuko kazetari bati Gernikako sarraskia erakutsi nahian bertara zenean atxilotu zuten, Gernikan. Herri honek badauka memoria. Mendeetako zapalkuntzaren aurrean «dana emon daben» askoren memoria. Baina bada memoria horretatik etorkizuna eraikitzeko garaia. Guernica-k Gernikan egon behar du Euskal Herriaren memoriaren parte delako. Mendeetan lapurtu diguten burujabetza geureganatzeko garaia da. Bakea eta askatasuna, Euskal Herriak erabaki da apirilerako aukeratutako lema; hori da herri honi opa dioguna. Ematen ez badigute geureganatu behar duguna.
Gernika Batzordean 40 urte baino gehiago daramatzagu egia eta herriaren memoria berreskuratzeko lanetan. Gernikako bonbardaketa Euskal Herriaren historian kokatzen. Horregatik goraipatu nahi dugu Lauaxetak hartutako konpromisoa eta egindako lana. «Erri zintzo-onenak zaindu dagiala il gintzanen atsa, il gintzanen ala».