Lagundutako bainu zerbitzua egongo da Arrigorri hondartzan
Aniztasun funtzionala daukatenentzako lagundutako bainu zerbitzua eskainiko du aurtengo udan Ondarroako Udalak Arrigorri hondartzan.Zerbitzu hori Arrigorrin eskaintzeko, lanaldi osorako begirale bat kontratatu behar izan du Ondarroako Udalak, baina hur...
Zerbitzu hori Arrigorrin eskaintzeko, lanaldi osorako begirale bat kontratatu behar izan du Ondarroako Udalak, baina hurrengo urtetik aurrera zerbitzuaz Bizkaiko Foru Aldundia arduratuko dela esan dute. Lagundutako bainu zerbitzua dagoen Bizkaiko gainontzeko hondartzetan bezala, BBK eta Bidaideak elkarteagaz batera.
Mugikortasun arazoak dituzten erabiltzaileek izan zezaketen beharra zela iritzita, Ondarroako Udalak ahalegin ekonomiko bat egitea erabaki zuen zerbitzua Arrigorrin eskaini ahal izateko. Udal arduradunek adierazi dutenez, Ongizate batzordeko kideek albistea «gogotsu» hartu dute. Bestalde, ongizate zinegotzi Rakel Eluk nabarmendu du Bizkaiko Foru Aldundiagaz zerbitzuaren inguruko batzarrak «gertutik» jarraitu dituztela Ongizate batzordekoek, «zerbitzu horren premia lehenengo pertsonan bizi baitute».