Jose Antonio Diez izan da azkarrena kronoigoeran
Irabazleak 12 minutu eta 21 segundotan burutu du plazatik Otoioko antenarainoko ibilbidea. 40 pertsonak lehiatu dute 3,4 km-ko mendi bizikleta lasterketaJose Antonio Diezek irabazi zuen Ipargorri Kirol Elkarteak eta Ispasterko Udalak antolatutako Otoio...
Irabazleak 12 minutu eta 21 segundotan burutu du plazatik Otoioko antenarainoko ibilbidea. 40 pertsonak lehiatu dute 3,4 km-ko mendi bizikleta lasterketa
Jose Antonio Diezek irabazi zuen Ipargorri Kirol Elkarteak eta Ispasterko Udalak antolatutako Otoio Igoera Ispasterko Udala Saria Krono-MTB zapatu arratsaldean. Diezek 12 minutu eta 21 segundo behar izan zituen Otoi mendiko antenara heltzeko, eta Basauriko Jose Antonio Garrido bigarrena irabazlearengandik 29 segundora heldu zen.Etxebarriko Mikel Fernandez hirugarrenak 13 minutu eta 3 segundotan burutu zuen 3,4 kilometroko mendi bizikleta lasterketa, eta harengandik 6 segundora ailegatu zen antenara Josu Peña gueñestarra.
40 pertsonak lehiatu zuten kronoigoera; horien artean, hiru emakume zeuden. Artziniegako Zuriñe Frutos izan zen azkarrena. 18 minutu eta 6 segundotan burutu zuen Ispasterko plazatik Otoi mendiko antenarako ibilbidea. Bakarne Oñederra eatarrak 23 minutu eta 53 segundotan amaitu zuen proba, eta Susana Sarasketa lekeitiarrak 27 minutu eta 16 segundotan.
Lea-Artibai eskualdeko lehen sailkatua Egoitz Egiarte ispastertarra izan zen. 14 minutu eta 26 segundoko denboragaz hamahirugarren sailkatzea lortu zuen.
Nagusien probagaz batera, 7 eta 10 urte artekoentzat 1.200 metroko lasterketa egon zen, eta 11 eta 14 urte bitartekoek, berriz, 2 kilometroko proba burutu zuten. Nagusien probagaz alderatuta, ume eta gaztetxoen lasterketetan parte hartzaile gutxi egon zirela esan dute antolatzaileek: «Launa partaide egon ziren. Espero dugu datorren urtean gehiago etortzea; ate gehiago jo beharko ditugu».
Otoioko kronoigoera lehenengoz egin dute, eta antolatzaileak oso pozik daude emaitzagaz. «Jende oso ona egon da, eta parte hartze altua. Denek esan digute datorren urtean ere etorriko direla. Lehen urtea izateko parte hartzaileek maila altua jarri dute, eta espero dugu datorren urtean jende gehiago egotea».