Jai giroa Ibarrangelun eta Belendizen
Gorpuzti jaien azken asteburua izan dute ibarrangelutarrek, eta San Pelaio jaiak ospatzeko bildu dira Arratzuko auzoan. Batean zein bestean, paella janean bildu ziren zapatuan, giro ezin hobean Izaro mendietaJai giroan murgildu dira asteburuan Ibarrang...
Gorpuzti jaien azken asteburua izan dute ibarrangelutarrek, eta San Pelaio jaiak ospatzeko bildu dira Arratzuko auzoan. Batean zein bestean, paella janean bildu ziren zapatuan, giro ezin hobean Izaro mendieta
Jai giroan murgildu dira asteburuan Ibarrangelun eta Arratzuko Belendiz auzoan. Gorpuzti jaien azken asteburua izan dute ibarrangelutarrek, eta sanpelaioak ospatzeko bildu dira Belendizen.Ohi bezala, mendi martxan eta Paella Egunean elkartu dira Ibarrangelun. Eguraldia lagun, 340 bat lagunek parte hartu zuten domekako martxa labur eta luzean. Parte hartzaileak helmugara «nekatuta» ailegatu baziren ere, «pozik» zeuden. Ibilbideak amaitzean udaletxe aurrean hamaiketako ederra izan zuten.
Zapatuan, bestalde, kuadrilletan elkartuta, paellak prestatzen aritu ziren, «giro oso onean». Hamasei taldek aurkeztutako kazolen artean, Txutxi eta Mari Angelesenak irabazi zuen; bigarren saria Atxurkulu taldeari egokitu zitzaion, eta hirugarrena Bertokoak taldeari. Irabazleak irabazle, nork bere paella jateko aprobetxatu zuen. Batzuk txokoan bildu ziren, eta besteak udaletxe eta elizpean. Arratsaldean, umeen esku pilota eta pala partiduak ikusteko batu ziren frontoian.
Barikuan hasi zituzten, bestalde, Belendizko jaiak, eta astelehenera arte izan da jai giroa nagusi. Ume zein nagusiek izan dute ondo pasatzeko aukera. Zapatuan, paella prestatu eta jateko elkartu ziren auzotarrak. Ostean, gaztetxoenek egurrezko jolasak eta zirku tailerrak izan zituzten aukeran. Circo Dabintxi presenta… Y Pepu? ikuskizunagaz ere ondo pasatu zuten.
Jan-edanerako eta dantzan egiteko aukera ere eduki zuten.
Domekan jarraitu zuen jaiak Belendizen. Txakolin bertso kata egin zuten, eta txapel jaurtiketan lehiatu ziren asko. Arratsaldean, gainera, umeen jolasak eta briska txapelketa izan ziren. Eta iluntzean, ume zein nagusiak txokolatea jateko batu ziren.
Astelehenean ospatu zuten Pelaio Deunaren eguna meza santuagaz eta ondorengo mokadutxoak jateko tarteagaz.