Dantzaz bete dute herriko plaza
Etorkizuna dantza taldeak udako dantza saioa eskaini zuen zapatu arratsaldean, Independentzia plazan. Lekeitioko dantza taldeko neska-mutilek ikuskizun dotorea atera zuten plazara. Hainbat dantza erakutsi zituzten: Sardinera dantza, Arku-dantza, Aginta...

Etorkizuna dantza taldeak udako dantza saioa eskaini zuen zapatu arratsaldean, Independentzia plazan. Lekeitioko dantza taldeko neska-mutilek ikuskizun dotorea atera zuten plazara. Hainbat dantza erakutsi zituzten: Sardinera dantza, Arku-dantza, Agintariarena, bai eta Eltziegoko dantza batzuk ere, Zuhaitza, besteak beste.