'Lekittarra', bigarren azkarrena Getariako estropadan
Getariako estropadan bigarren denborarik onena egin zuen herenegun goizean Lekittarra-k: 21 minutu, 24 segundo eta 99 ehunenekotan amaitu zuen estropada Lekeitioko taldeak.Asteburu polita burutu dute lekeitiarrek, zapatuan ere laugarren postua lortu ba...
Asteburu polita burutu dute lekeitiarrek, zapatuan ere laugarren postua lortu baitzuten Portugaleten, 20:11 minutuko denboragaz. Bi estropadetan Donostiarra izan da garaile, eta KAE1 ligako buru da orain. Lekeitiarrak hirugarren postuan daude, 29 puntugaz.
KAE2 ligan ere emaitza hobea lortu zuen Mutriku Arraun Taldeak domekan zapatuan baino. Domekan bederatzigarrenak izan ziren Portugaleteko estropadan, 21 minutu eta 23 segundoko denboragaz. Zapatuan, berriz, 22 minutu eta 48 segundo behar izan zituzten estropada amaitzeko, eta 13. postua eskuratu zuten. 12. sailkatuak dira gaur gaurkoz.
Emakumezkoen Gipuzkoako Ligari dagokionez, Lea-Artibai traineruak emaitza berdintsuak lortu zituen asteburuko bi estropadetan. Pasaian 12:28 minutuko denboragaz bederatzigarren geratu ziren, eta Portugaleten postu bera lortu zuten.