Eguena arratsaldean udaberriko kontzertua eskaini zuten Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolako (SOME) musikariek, Busturian. Altamirako Kultur Etxeko agertoki gainera igo ziren hainbat talde; besteak beste, biolontzelo taldeak, orkestra txikiak, orkestra nagusiak eta akordeoi taldeak parte hartu zuten.
Ikasleek, urtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten Busturiko kontzertuan. Talde bakoitzak hiru abesti interpretatzeko aukera eduki zuen.
Hainbat izan ziren, gainera, horien musikaz gozatzera hurbildu ziren Busturiko zein inguruko bizilagunak, eta aretoa txiki geratu zen.