Mendi martxagaz agurtu dituzte aurten Ibarrangeluko Gorpuzti jaiak. Ez da edonolako agurra izan, baina, giro onean egin baitzituzten atzoko martxa laburra zein luzea. Eguraldia, gainera, lagun izan zuten parte hartzaileek. Guztira, 340 bat lagunek parte hartu zuten martxetan: 230 izan ziren, hain zuzen ere, ibilbide luzea egin zuten herritarrak, eta 110, aldiz, laburra egitea erabaki zutenak.
Argazkia: Mendi martxa.
Ibarrangelutarrek ez ezik, Busturialdekoek zein Bizkaiko beste hainbat herritakoek ere egin zuten bat Ibarrangeluko Gorpuzti jaien baitan antolatutako martxekin. Gipuzkoatik etorritakoren bat edo beste ere izan zen ibilaldia egiten.
Parte hartzaileak helmugara “nekatuta” ailegatu baziren ere, “pozik” iritsi zirela adierazi dute.