Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel lehiaketara aurkeztutako lan guztien artean,
bi kartel finalista (Erraldoienak eta Kikuke) aukeratu ditu epaimahaiak. Orain,
herritarrek euren botoekin j
aietako kartel irabazlea zein izango den
aukeratu ahalko dute.
Kartel finalistak
Herritarrek Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean (astegunetan, 09:00-14:00/17:00-21:45) jarri duten
kutxa batean eman ahalko dute botoa,
uztailaren 5ra arte.
Internet bidez bozkatzeko aukera ere badago, Bermeoko Udalaren webgunean aurki daiteke bozka emateko lotura.
Pertsona bakoitzak baten bakarrik bozkatzeko aukera edukiko du.
Kutxan jasotako botoek %70 balioko dute;
internet bidez jasotakoek, berriz,
%30.
Udaletik jakinarazi dutenez,
bederatzi kartel aurkeztu dituzte lehiaketara. Aurtengo
Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela zein izango den
uztailaren 6an, eguenean,
jakinaraziko dute.
Jai Batzordeko kideek, udaleko zinegotziek eta Barrueta Arte Elkarteko kideek osatu dute kartel finalistak aukeratzeko epaimahaia. Azaldu dutenez, finalistak aukeratzerako orduan,
originaltasuna, Bermeoko jai giroa adieraztea eta kalitate artistikoa eduki dituzte kontuan.