San Joan suak Busturialdean [ARGAZKI GALERIA]
Sorginkeria, edabe, konjuru eta pentsamendu eta gertaera txarrak atzean uzteko izan zen atzo; desio berriak eta berrituak eskatzekoa. Suaren ondoan dantzan egitekoa. Suak argitu zituen atzo gauean etxe atari, kale eta auzoak. Busturialdeko hainbat herri eta auzotan bildu ziren San Joan suaren ondoan herritarrak atzo iluntze gau partean.
Hona argazki batzuk: