Ume sahararrei ongietorria egingo diete domekan, Alde Zaharrean
Yaalah elkarteak antolatuta, uda Ondarroan pasatzera datozen ume sahararrei ongietorri ekitaldia egingo diete domekan, 12:30ean, Alde Zaharrean.«Ume saharar errefuxiatuei harrera xume bat egin nahi diegu», esan dute Yaalah-koek. Azaldu dutenez, umeak...
«Ume saharar errefuxiatuei harrera xume bat egin nahi diegu», esan dute Yaalah-koek. Azaldu dutenez, umeak domeka goizean ailegatuko dira Loiuko aireportura, Euskal Herrira datozen beste umeekin batera.
Ekitaldian udal ordezkariek ere parte hartuko dute.