Txakur kakak ez jasotzeagatik isunak jartzen hasi da udala
Txakurren jabeen betebeharrak araututa badaude ere, arau hausteak asko egiten direla eta kalean txakur kaka asko daudela ikusita, arau hauste horri dagozkion isunak jartzen hasi da Markina-Xemeingo Udala. Lehenengo isuna orain dela egun batzuk ipini zu...
Txakurra edukitzeak hainbat betebehar ere badakartzala azpimarratu dute Markina-Xemeingo udal ordezkariek. «Betebehar horietako bat da txakurrak kalean kaka egiten duenean hori jasotzea». Baina txakurrak dituzten askok betebehar horri uko egiten diotela esan dute. Hori dela eta, orain dela urte batzuk animalien jabeen portaera arautzeko ordenantza bat garatu eta indarrean jarri zuen udalak: Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza.
Arau hauste arina
Udalak azaldu duenez, ordenantzaren 6. artikuluak ondokoa dio zehazki: «Animaliaren edukitzaileak beharrezko neurriak hartu beharko ditu haren gorotzak bide eta espazio publikoetan gelditu ez daitezen. Azken hau ez betetzea arau hauste arintzat joko da, hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 legearren 34-4-c artikuluan jasotakoaren arabera».
Beraz, ordenantza horretan jasotzen denez, txakur kaka ez jasotzea arau hauste arina da. Eta arau hauste arinei dagokien isuna 150,25 eurotik 300,51 eurora artekoa izan daitekela zehaztu dute.