'Tixikito'-ri babesa emateko elkarretaratzea egingo dute bihar Bermeon
Iñaki Bilbao Txikito euskal presoa gose greba egiten ari dira; 25. eguna izango da biharkoa. Modu horretan, Bermeoko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkarretaratzea deitu du biharko, “Bilbaori babesa erakusteko eta bere borrokarekin bat” egiten dutela aldarrikatzeko; “independentzia eta sozialismoaren alde” egiten ari da gose greba. 20:30ean egingo dute elkarretaratzea, Taraska aurrean.
Bestalde, jakinarazi dutenez, 1.400 atxikimendu baino gehiago batu dituzte zapatuan Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deitu duen manifestaziorako. Norbanakoen, taldeen eta eragileen atxikimenduak direla azaldu dute. Busturialdea eta Lea-Artibain 147 herritarrek eta 10 taldek eman dute atxikimendua, hain zuzen ere.
Bilbon izango da manifestazioa, zapatuan. 18:30ean, Bilboko Jesusen Bihotza Plazatik abiatuko da, Inoiz ez makurturik! Denon artean lortuko dugu! Amnistia Osoa! lemapean.
“Borrokak ez duelako etenik, amnistia osoa eta presoak kalean izan arte lanean jarraituko dugu”, diote Bermeoko Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek. Horregatik, zapatuan Bilbora joateko deia zabaldu dute.