Nagore Eluk Bizkaia Kopa Traileko Loiuko etapa irabazi du
Garaipen horregaz, sailkapen orokorreko lidertza sendotu eta bigarrenarekiko aldea handitu du. Iñaki Iturrik eta Gorka Aramaiok ere parte hartu duteNagore Eluk Bizkaia Kopa Traileko Loiuko etapa irabazi zuen domeka goizean. 21,7 kilometro luzerako MTB...
Garaipen horregaz, sailkapen orokorreko lidertza sendotu eta bigarrenarekiko aldea handitu du. Iñaki Iturrik eta Gorka Aramaiok ere parte hartu dute
Nagore Eluk Bizkaia Kopa Traileko Loiuko etapa irabazi zuen domeka goizean. 21,7 kilometro luzerako MTB lasterketa burutzeko, ordu bat, 34 minutu eta 53 segundo behar izan zituen kirolari ondarrutarrak. Garaipen berri horregaz, sailkapen orokorreko lidertza sendotu du, bere atzetik daudenekiko aldea handituz.Baina Elu ez zen izan Loiuko proban parte hartu zuen ondarrutar bakarra. 20 kilometroko trail luzean Iñaki Iturri eta Gorka Aramaio lasterkariak ere egon ziren.
Iturrik hirugarren postuan amaitu zuen proba: ordu bat, 46 minutu eta 48 segundoko denbora behar izan zuen ibilbidea egiteko. Aramaio, aldiz, 34. postuan sailkatu zen; 2 ordu, 13 minutu eta 33 segundotan amaitu zituen Loiuko lasterketaren 20 kilometroak.
Bizkaia Kopa Traileko hurrengo jardunaldia (bosgarrena) irailaren 17an jokatuko da, Trapagaranen.