Familian euskaraz jolasean aritzeko aukera izango dute zapatuan Busturian
Guraso elkarteak antolatuta, familian euskaraz jolasean ariko dira zapatuan Busturian; izan ere, aisialdian euskaraz gozatzeko tailerra antolatu dute. Saioa Bizkaiko Urtxintxa eskolak gidatuko du.
Azaldu dutenez, gurasoek seme-alabekin batera, ohiko jolasak eta kantuak ikasteko aukera edukiko dute. 17:00etan batuko dira Altamira auzoko plazan.
Hala ere, zapatuko tailerrean parte hartu gura duten familiek aurretiaz eman beharko dute izena. Busturiko eskolan eman beharko da izena, eta bihar da horretarako azken eguna.