Sare Gernika-Lumok ekoitzitako
Aterabidetik dispertsiometraia ikusia ahal izango da Astran ekainaren 22an. Gernikako institutuko ikasle asanblearekin elkarlanean antolatu dute aurkezpena, eta 20:00 etan hasiko da.
Hurrengo ostiralean, ekainaren 30ean, berriz, Busturira helduko da
Aterabidetik laburmetraia. Busturira plataformarekin batera antolatu dute aurkezpena, eta Altamirako Kultur Etxean egingo dute, 19:00etan.
Otsailaren 10ean egin zuen Sare Gernika-Lumon Aterabidetik lanaren
estreinaldia. Zine-Klubarekin batera, jendez betetako Lizeo antzokiaan egin zuten aurkezpen ekitaldia. Hainbat lagunek, ikusentzunezkoen munduan adituak diren gernikarrak eta dispertsioa sufritzen duten hainbatek parte hartu zuten grabazioan, eta denen artean egindako lanaren emaitza da
Aterabidetik dispertsiometraia.
Estreinaldi eguneko argazki galeria
hemen ikusgai.
Kostan Delgadoren argazkiak:
hemen.