'Francoren bilobari gutuna' obraren azken saioa, «berezia»
Ondarroako herriko frontoia bete-bete egin da. Antzezlanaren sortzaileek herritarrei esker ona adierazi eta opariak eman zizkieten, tartean Angelita BurgoariZapatuan Francoren bilobari gutuna antzezlanaren azken saioa eskaini zuten Ondarroan. Eta hasie...
Ondarroako herriko frontoia bete-bete egin da. Antzezlanaren sortzaileek herritarrei esker ona adierazi eta opariak eman zizkieten, tartean Angelita Burgoari
Zapatuan Francoren bilobari gutuna antzezlanaren azken saioa eskaini zuten Ondarroan. Eta hasiera baten iragarri modura, emanaldia «berezia» izan zen. Herriko frontoia jendez bete-bete egiteaz gain, Artedramaren kideek opariak ere banatu zituzten herritarren artean.Alde batetik, Ondarroako herriari loreak eskaini zizkioten; Zunbeltz Bedialauneta alkateak jaso zuen oparia. Horrez gain, antzezlaneko kideek gutun bat ere eman zioten udal ordezkariei. Eta horretan, «hormen gainean zubiak eraikitzeko gai izan den herria» saritu nahi izan dutela azaldu zuten.
Halaber, herritarrei eskerrak eman nahi izan zizkien Ander Lipusek. «Zuen izaerari, esku zabaltasunari eta egindako harrerari».
Obraren azken emanaldia Ondarroan eskaintzean antzezlanaren ekoizleek eskatu zuten. Eta amaieran, pozik agertu ziren. «Bihotzetik sortutako antzezlan honen azken emanaldia zuen herriari eskaintzeaz harro sentitzen gara».
Emanaldia, «polita»
Bestetik, Angelita Burgoa larriki gaixorik dagoen Ibon Iparragirre presoaren amari ere oparitxo bat eskaini nahi izan zioten.
Oro har, antzezlanaren azken emanaldia polita izan zela esan dute herritarrek. Eta antzezlanaren egileak eurak ere egindakoagaz eta publikoaren erantzunagaz gustura geratu zirela azpimarratu zuten.