Bihar Kadeteen Busturiko Udala Saria lehiatuko dute
56,3 kilometrokoa da Altamira auzoan hasi eta amaituko den lasterketa. Gaztetxoak Torneoaren bosgarrren proba da. 180 bat txirrindularik lehiatuko duteGaztetxoak Torneoaren barruan, Kadeteen Busturiko Udala Saria lehiatuko dute bihar, 10:30etik aurrera...
56,3 kilometrokoa da Altamira auzoan hasi eta amaituko den lasterketa. Gaztetxoak Torneoaren bosgarrren proba da. 180 bat txirrindularik lehiatuko dute
Gaztetxoak Torneoaren barruan, Kadeteen Busturiko Udala Saria lehiatuko dute bihar, 10:30etik aurrera. Biharko proba Gaztetxoak Torneoaren bosgarrena da.Txirrindulariek Busturiko Altamira auzoan hasi eta amaituko dute 56,3 kilometroko lasterketa. Altamiratik irtenda, San Kristobal auzotik pasatu eta Gernika-Lumoraino helduko dira. Han buelta hartu, eta Busturiako Axpe auzoko Madariaga Dorretxeraino joango dira. Jarrain, berriro ere Gernika-Lumora joan, eta Arratzu eta Kortezubi pasatu ostean, Gautegiz Arteagara helduko dira Muruetagane igotzeko. Handik Ibarrangelura heldu, eta Laga eta Laida hondartzetako errepidea hartuko dute. Hondartzetatik bueltan, Gautegiz Artegara joan eta helmugarako bidea hartuko dute.
Tarteko helmuga Foruan izango dute, 21,5 kilometroan, hain zuzen ere, eta mendikoa, berriz, 30 kilometroan, Muruetaganen.
Busturia Txirrindulari Taldeko kideek azaldu dutenez, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 20-25 txirrindulari talde batuko dira Busturian. 180 bat txirrindularik lehiatuko dute guztira Kadeteen Busturiko Udala Saria.
Sariak
Lasterketako lehenengo hirurak saritzeagaz batera, sailkatzen den lehen emakumeak ere saria jasoko du. Era berean, tarteko helmugako, mendiko, eta lehenengo urteko kadetearen sariak ere izango dira, bai eta talde onenarena ere.